2014/03/03

Sevillako maratoia


Ostiral eguerdian Loiuko Aireportutik hegaldia hartu genuen espedizioko zati batek, eta gaueko hegazkinean iritsi zen bigarren zatia.

Sevillara iritsita, beroa izan zen nabaritu genuen lehen gauza. Aireportura helduta, bitan banatu ginen: batzuk apartamentura, eta beste batzuk Sevillakoa den lagun batek taldekide batzuen lagunarekin Korrikalariaren feriara joan ginen. Kanpoaldean zegoen, baina toki oso polita zen.



Ondoren apartamentura joan eta bakoitza bere etxeetan kokatzen zen bitartean, korrikaldi txiki bat egin nuen, hasiera puntua non zegoen kokatzeko asmoz, tenperatura altua baina hezetasun gutxi nabaritu nituen, ta pultsazio oso bajuak.



Ondoren, gure sevillarraren gomendioak jarraituz espacio metropol parasolera igo ginen Sevillako bistak gauez ikusteko. Garagardotxo bat gero, tapa bat eta batzuk italiar batera afaltzera joan ginen beste batzuk tapeoan gelditu ziren bitartean. Behin afaltzen amaiturik, espedizioaren bigarren zatia iritsi zen.



Larunbat goizean zehar paseotxo bat eman genuen alde zaharretik. Bertan Giralda, Katedrala etab. ikusi genituen, eta, ondoren, bazkaltzera joan eta arratsaldean ibai ingurua, torre del oro eta Espainia plaza eta Maria luisa parkea ikusi genituen. Izugarrizko anbientea zegoen kaleetan zehar, jende pila eguraldi onaz gozatzen. Afaltzeko ordua iristean taldea berriz bitan banatu zen; batzuk tapatxo batzuk jatera joan ziren, eta beste batzuk, aldiz, etxera, hurrengo egunean zetorrenaz mentalizatzera.



Igandea, goizeko 6:00ak, eta despertadoreak jo aurretik esnatuak ginen batzuk, urduri eta lo gutxi eginda: 4-5 ordu. Ongi gosaldu, “roka” jaunari bisitatxoa egin eta erbien laguntzaz irteera puntura abiatu ginen. Bertan arropak kendu eta kaxoietan kokatu nintzen, erbiek haien lana egiteko tokatzen zitzaien puntuetara mugitzen ziren bitartean.



Irteera oso ona, jende asko baina ongi, 20 bat metrora 3 orduz azpiko globoa ikusi eta poliki-poliki gerturatzen noa. 2. kilometrorako ondoan nago; nere animatzaileei lehen agurra egin, eta lehen 5 kilometroak 21:15ean: 4:15era klabau, 7,5km han berriz ere animatzaile koadrila guztia agurtu eta hurrengo 5ak ere antzeko: 42:15ean igaro nuen 10 km-ko pasoa. Erritmoa nahiko konstantea zen, eta 15. kilometroa ere ongi pasa genuen: 1:03:23. Dena ederki zihoan, eta 17. kilometroan Olano sartu zen lehen erbi lanak egiteko. 17,18,19, eta pixagurea sartu, azkar batean gelditu, pixa egin eta berriz martxan. 2,5km tardatu genuen berriz ere 3 orduko globoa hartzen, eta maratoi erdia 1:29:32ean pasa genuen, globotik 10 bat segundora. Ongi gindoazen eta pultsoa ere oso kontrolatua nuen 170 inguru.



Bat-batean, eguzkipean rekta luze bat etorri zen, eta handik kilometro batera eskuin kuadrizepsa gogortzen hasi zitzaidan; Olano bere lehen lanak bukatzear zegoen, eta edukitako sentsazio txarra komentatu nion. Bakarrik gelditu, eta zirkuitoan zegoen aldapa bakarrean oraindik gehiago gogortu zitzaidan hanka, eta gutxinaka 3h globoa urruntzen ikusten nuen. 3,4,5 segundo, baina burua hotz eduki nahi nuen, gorputzari buelta emateko ilusioarekin, entrenamendu askoz hobeak eginda nituen eta, beraz, ez nuen ulertzen; gainera, mina muskularra zen kajaz eta pultsazioz ongi nenbilen.



Iñigo laguntzera sartu zenean jada 20 bat segundora genituen, eta izterra gero eta okerrago nuen. Txipa aldatu, eta duinki bukatzeko intentzioarekin erritmoa jeisten joan nintzen; hurrengo  hiru, lau kilometroak 4:35-40ra egin genituen baina 32ra iristean bapatean gogortua nuen hankaren iskioa igo zitzaidan. Gelditu, lurrera bota eta Iñigoren laguntzaz bere tokian jarri genuen. Hortik 40. kilometrora artekoak tortura izugarria izan ziren: askotan bertan  gelditu behar izan ginen, berriz igo egiten zitzaidalako. 35 kilometroan Olano sartu zen berriro, eta harriturik gelditu zen aurkitutako panoramarekin. 40 kilometroan aldiz, Nekane, Ane eta Alicia zeuden berriro, Iñigoren deiek nere egoera zein jakinda berriz agurtu eta Nekane gurekin metro batzuk egitera animatu zen. Animoa pixkat altxa eta endorfina txutea izan zen, bat-batean minak desagertu eta hobeto aurkitu nintzen, Igeldoko beste suziriak atzetik harrapatu eta erritmoa bizitu egin genuen azken bi kilometroak 4:35 inguruan eginaz berriz ere. Estadio kanpoaldean Iñigo eta Olano gelditu, eta Juanjorekin batera egin nituen azken metroak, sufritutako guztiaren ondoren emozio pila sentituz, Imanol gogoan eta besarkaturik pasa genuen helmuga. Azkenean, 3:18:30, nahi baina okerrago baina pozik hala ere, Bartzelonakoa hobeturik eta beste esperientzi izugarri bat!



Behin etxera iritsita (antolakuntza desastre) dutxa bikaina hartu eta Trianaruntz joan ginen garagardoa eta razio ederrak jatera astebukaerari ginda bikaina jarriz!



p.d. Suziriren batek aireportuan argazkia atera zuen Paquirrinekin!



Hurrengo helburua jarria jada: MALAGA MARATON ABENDUAK 7!