Behobia atzean utzita, konpetiziora itzuli da gaur goizean Suziri Taldea. Donostiako Maratoiaren 35. edizioa ospatu da, eta gaurkoan ere gure suzirien ordezkaritza bat bertan izan da. Gehienak, maratoiaren laurdena osatzeko; Imanolen kasuan, 26 kilometroz erbi lanetan aritzeko. Hori da hori laguntzeko grina.
09:00etan eman diote irteera lasterketa nagusiari, 42 kilometrokoari, eta hamar minutu geroago abiatu dira 10.200 metro egin behar zituztenak. Bigarren multzoan abiatu dira hiru suziri -Urki, Landa eta Olano- ia 700 lasterkariren artean, eta haietatik 500 helmugaratu dira ailegatu den azken suziriaren atzetik. Hamar gradu inguru eta euri tanta batzuk; ezin gehiago eskatu.
Aurrean atera da, bakarrik, Urki. Bi kilometro ingurura hasi da Imanolen laguntza jasotzen, eta, Urkik berak gerora aitortu duenez, egindako denboraren erantzukizun handia du erbi lanetan aritutako suziriak. Estu eraman du, etengabe animoak emanez, baina amaitzerako bere marka pertsonala birrindu du. Kilometroko 3:46 minutuko batez bestekoa, eta astetik astera hobetzen. Non du muga?
Atzetik, lau minutura, sartu da Landa, eta hamabost segundo geroago Olano. Biek hasiera-hasieratik hartu dute erritmoa, eta ez dute baretu Anoetara iritsi arte. Zenbait unetan "gantxoarekin" eraman du Landak Olano, eta bizpahiru kilometroren faltan ireki du tartea. Landaren marka izugarriak Satza memorialera begira jarri du, eta Olano sinesgaitz agertu da gaurko markarekin, espero gabe marka pertsonala egin baitu.
Arestian esan bezala, ezin aipatu gabe utzi Imanolen parte hartzea. Eskuzabal jokatuta, 26 kilometro egin ditu goizean besteei lagundu beste asmorik ez zuela. Suziri spirit.
Emaitzak:
83. Urki. 38:15
191. Landa. 42:33
195. Olano. 42:47
Jode, emaitza hauek listoia oso altu uzten dute San Silvestre-rako.
ReplyDeleteoso kronika polita! eskarrikasko laudorioengatik, gustoko dudana egiten bestei laguntzeko aukera badut ezdut zalantzarik. halatare Enekoren hankek egin dute karrera eta meritu latza du. Zuei ere Zorionak! Urterenbaten denak 1:10en behobian denak elakrrekin, ta Landa nahi badek bultzauko diat bukaeran 1:9:59 iteko jeje. progresioarenamaieranon?
ReplyDeleteNik beti esan izan dut %20ko grasa portzentaiarekin marka hauek lortzen baditut... Ez hobetzea motibazio faltagatik dela. Eta lasai, Behobian marka ona egitea helburu dudanean, Mirakruzerako atzean egongo zara!!!
ReplyDeletebueno bueno bueno,mutilak!!tope ari zarete! azkenean badut internet,abstinentzia asko nabaritu dut jejejej la letxe!!ze markak ari zareten egiten! horrela jarraitu ta san silvestrean ea, marka txukuna egiteko gai zareten!
ReplyDeleteni gaur instalatu naiz nire pixua izango den apartamentuan! aurreko egunak nire jefearen txaletan egon naiz...
kotxeakin ez dakat problemin lekutara mugitzeko,baino hizkuntzakin oso oso galdua nabil!jejej
korrika zehozer egin det, baino hemen kriston goiz iluntzen du eta nahiko hotz egiten du jada, gaur 4º ditugu...
bueno kontauko dizuet aurrerago zehozer