Dagoeneko aste bete eskax falta da urteko kirol proba garrantzitsuenetakoa ospatzeko, Behobia-Donostia lasterketa alegia. Aurtengo edizioan 25.000 korrikalari izango dira, eta horien artean gure suziri ugari izango dira. Momentuz eguraldi iragarpenak ez dira guztiz ados, baina badirudi eguraldi frexkoa izango dugula, 12ºC ingururekin eta euri arriskuarekin. Haizeari dagokionean batzuek hego haizea ematen duten arren besteek iparrekoa aurreikusten dute. Dena den eguraldia ziurtasun handiagoz ezagutzeko itxaron egin beharko dugu.
Aurreko urtean bezalaxe lasterketa ostean parte-hartzaileak zein jarraitzaileak bazkari eder batean bilduko gara.
Hona hemen gure ordezkariak beren marka onenarekin:
Agirre (1:12:16): aurreko urtean bera izan zen hobekien aritu zena. 15 km-koan ez zuen parte hartu eta ez dakigu nola moldatuko den distantzia luzetara, baina Lasarte indartsu ikusi genuen. Dortsal horiarekin aterako da.
Aitor (1:12:23): aurten lesioekin zorte hobea izaten ari da Iturengo mutila eta esperantza dugu berriro ere punta-puntan ikusteko. Agirre moduan helburua 1:10:00tik jeistea litzateke, helburu zaila benetan. Lasarten ez zuen parte hartu baina topera espero dugu datorren igandean.
Endika (1:14:23): ze esan aurten rebelazioaz? Aurreko batean aipatu moduan denboraldi honetan entrenamenduak serio hartu ditu eta aurrealdeko taldetxoan bete-betean sartu da. Lasarten Agirrerekin batera sekulako lasterketa egin zuen. Non ote muga?
Imanol (1:16:17): 15 Km-koan ezin izan zuen ongi amaitu arazo muskularrak zirela eta. Hori dela eta ez zuen arrixkurik hartu nahi izan eta enbidiaz ikuskatu zuen Lasarteko krossa. Triatloi denboraldi beldurgarri batetik dator eta ia deskantsurik hartu gabe dabil. Hala ere faboritoetako bat da denborarik onena egiteko. Ikusi beharko.
Urki (1:22:59): udara zaila pasa zuen lesioak direla eta, baina iraila amaieratik entrenamendu bikainak egiten ari da. Urriko lasterketetan maila handia ematen ari da. Helburua garbia da: 1:20:00tik jeistea. Compressport patrozinio eskaintza prestatzen ari omen zaio.
Unai R. (1:23:59): Unai ere aurreko urteko emaitzak hobetzen ari da azken lasterketetan. Lasterketa laburrak baino luzeak hobe dihoazkiola uste dugu eta Behobian ikusi beharko Urkiren denboretara hurbil daitekeen. Azken astean fascia arazoak ematen ari zaizkio. Espero dezagun datorren igandean %100ean berreskuratua egotea. Gel hotz pixkat hurrengo astean, gel beroa lasterketa aurretik eta egurra. Ez desanimatu!
Lertxundi (1:26:37): inkognita handi dugu Jon aurtengoan. Badakigu minduta ibili dela aspaldian baina badirudi parte hartzeko prest dagoela. Marka bikaina du baina posible da aurtengoan lasai hartzea.
Iñigo (1:28:39): denboraldi honetan Urki personal trainer hartuta serio hartzen ari da entrenamendu sesioak. Argi geratzen ari da gutako batek dabilen "no hay calidad, es todo entrenamiento" kasu honetan. Izan ere kalitate izpirik gabe entrenamenduek hobekuntza handia suposatu diote orain arteko lasterketetan. 20 km-ak luze egingo ote zaizkion da zalantza orain.
Olano (1:36:10): aurten berandu xamar hasi da entrenatzen baina azken astetan asko indartu da. Posible da hala ere Behobia beretzat goizegi iristea. Bera ziur ez egon arren argi dago dortsal gorriaren bila atera behar duela. Kontu izan dezala gosariarekin!!!
Zabaltza (1:41:18): 15 Km-koan parte hartu zuen arren misterio bat da zein mailatan iritsiko den lasterketara. Bere entrenamenduen nondik-norakoak Top Secret dira hortaz iganderarte itxaron beharko dugu noraino iristeko gai den ikusteko.
Zuetako edozeinek zuzenketa edo aipamen extra bat egin nahi badu anima dadila. Zerbitzari honek zorterik onena opa dizue denoi.








Eta Landaburu?
ReplyDeleteNik dakidala Landa San Silvestrerako erreserbatzen da aurten
ReplyDeleteNik dakidala Landa San Silvestrerako erreserbatzen da aurten
ReplyDelete