Ez zuten iazko eguraldi traketsik izan korrikalariek, eta ateri eta hamar gradu inguruko tenperaturarekin egin behar izan zuten korrika. Urki suziri baten moduan abiatu zen, eta azkar jarri zen aurreneko postuetan. Gogor hasi eta erritmo biziari eutsi zion, amaierako emaitzak erakusten duen bezala; 27. postua, zazpi kilometroak 3:46 minutu kilometroko abiaduran eginda.
Suzirien artean bigarren eta orotara 67. helmugaratu zen Olano. Egurra emanaz hasi zuen proba, baina erruz sufritu zuen erritmo txukuna mantentzeko. Kilometroa 4:13 minutuan egin zuen batez beste. Zabaltza ere berotuta irten zen lehen kilometroetan, eta ibilbidean bakarrik sufritzea egokitu bazitzaion ere, erakutsi zuen bere diesel izaera mito bat dela, eta gero eta gertuago dagoela gasolina izatetik. 99. postuan iritsi zen, 4:21eko erritmoan. Podiumean Urkiren albo banatan egon ziren biek pozarren amaitu zuten lasterketa, iaz zita berean 4:35eko abiadura eraman zutelako batez beste.
Honakoak izan ziren emaitzak:
27. Urki. 26:13
67. Olano. 29:04
99. Zabaltza. 30:30
Suzirien garrak, Frantzian ere ikusgai
Igande goizean, Frantzia barnealdean izan dute Suziri Taldearen ikuskizunaz gozatzeko parada. Boucle de la Tourlandry-n hartu du parte Iñigok, Loira eskualde ederreko herri txiki batean, La Tourlandry-n alegia. Benetan xarmaz beteriko ibilbidea da, herrian zehar zein inguruko laku eta belardiak zeharkatzen dituena. Lehen kilometroetan gartxuki abiatu da Iñigo baina gogotik ordaindu du amaieran bere gain-esfortzua. Izan ere 5. kilometroan aldapa labur baina gogor batek jota utzi du mutila. Azkenean emaitzarekin konforme azaldu ez bada ere, ezin esan haren denbora txalotzekoa ez denik: hamar kilometro pasatxo 40:58an egin ditu, 4:03ko erritmoan, milatik gora parte hartzaileetatik 145. postuan helmugaratuz. Jarraian herrian ateratako argazki bakarra (beldur pixkat ere ematen du) eta ibilbidea ikusi ditzakezute. Gure korrikalariak ez du askoz gehiagorako astirik izan: iritsi, korri egin eta ospa.
Bi aste baino ez dira geratzen urteko zita garrantzitsuenetako baterako; hemen da Satza memoriala, eta taberna baten epeletan (edo beroaldian) botatako apustuak oroitzeko unea.

.jpg)
Lan bikaina denok. Frantziako lasterketak egiten ditudanean saiatuko naiz inguruko gauzetaz ere idazten, hala kultura pixkat ere sustatzeko. Gaur ordea ez dut askorako denborarik izan.
ReplyDeleteHurrengoa urtezaharretan!