2012/10/14

XXIII 3 Hondartzetako Krossa

Gaur goizean ospatu da 10 km-ko klasiko hau eta aurrekoan idatzi bezala suziriek lehen aldiz beren elastiko berria estreinatu dute lasterketa ofizial batean. Lehen proba honek zalantza ugari sortarazi ohi ditu guztiongan, lehen test garrantzitsua baita. Sorpresak izan diren arren esan liteke denok maila benetan txukuna eman dugula.



Lasterketarako giroa bikaina izan da, ez hotz, ez bero, euriak euriak eutsi egin diolarik. Zorte ona izan dugu zeren proba amaitu eta gutxira sekulako ekaitza sartu da kostaldetik. Parte-hartzaile kopurua ikusgarria izan da, azkenean 2800etik gora aritu baikara ibilbidean zehar. Hori bai, gure ustez antolakuntzak irteerarekin zer egin pentsatzen hasi beharra dauka. Gure taldekide batek esango lukeen bezala, "sekulako kakaoa" montatzen da karrera abian jartzen denean.

Gaurkoan taldeak 9 suziri bidali ditu probara eta guztiek lan bikaina burutu dute. Batzuk besteak baina gustorago amaitu dute baina azpimarratzekoa lehen 31en artean lau taldekide sartu direla sailkapenean!!! Imanol izan dugu guztietan azkarren. Badirudi mutila triatloietatik guztiz berreskuratua dugula. Adidas ia patrozionio eskaintza prestatzen ari zaio. Bigarren sartu da eguneko sorpresa, Endika. Denok dakigu iturendar honek sekulako potentziala duela. Bere anaia eta Imanolekin entrenatzeak asko espabilarazi du. Aurkariak kikiltzen hasiak dira. Ostera Agirre eta Aitor iritsi dira nor baino nor, lehenak garaitu duelarik esprintean. Aitor aurretik izan da ia lasterketa guztian baina amaieran atzetik etorri eta saria kendu dio ataundarrak. Handik minutu batzuetara "beste azkarrak" iritsi dira. Konkretuki Urki izan da lehena. Iñigorekin aritu da lasterketa guztian zehar baina erakutsi du berriro ere azken metro beldurgarriak dituela. Ondarretako pasealekuko hondar-aleak astindu galanta jaso dute bere pasoan. Metro gutxitara Unai heldu da. Ibilbide guztian bikotea bistan eduki duen arren ez du arriskatu nahi izan. 45 minutu inguruan agertu da Landa. Hankek 4:30eko erritmoari gustua hartu diote eta ez dira gehiagora animatzen momentuz. Serio entrenatzen hasi behar du bere benetako mailara iristeko. Minutu ingurura berriz Olano. Beldur apur bat zuen lasterketarako baina azkenean erritmo on batean aritu da. Bere Adidas Boston berriak izango ote? Behobiararte asko hobetuko du. Taldekidea ez den arren, aipatu Nekane ere lehen aldiz aritu dela 10 km-ko proba batean. Erdialdean zerbait sufritu duen arren lasterketa indartsu amaitu du. Azpian guztion postu eta denborak ikusi ditzakezute:


19. Imanol  34:15
26. Endika 34:50
30. Agirre 35:05
31. Aitor  35:08
169. Urki 39:42
176. Iñigo  39:48
194. Unai  40:05
773. Landa  45:17
972. Olano 46:44

Eskerrak eman Erregerenatarrei ta bereziki bere amari horren argazki ederrak ateratzeagatik. Ta ez ahaztu hau hasi besterik ez dela egin, hurrengo astean 15 Km-ko Klasikan ikusiko gara berriz. AURRERA SUZIRIAK!!!

3 comments:

  1. Zelako kronika!! Ze talde polita egiten dezuen! zorionak danei eta batez ere nire anaiei!! Besarkada bat Bartzelonatik!

    ReplyDelete
  2. txorkatila konpontzen hasita, gaur lehen saiakera: aquariumera ta buelta. agian laister beste suziri bat egongo da!

    ReplyDelete
  3. Pozten da blogan jendea idazten ikustea. Animo Jon Lasarterako a tope egon beharra dagola! Ta Irati zuri San Silvestrean espero zaitugu.

    ReplyDelete