Ondarretako inguruetan beroketa lanak egin ostean (batzuk urrutirago ere joan ziren, xD) denak prest ginen 18:40ak aldera goruntz abiatzeko. Betiko moduan Julen jaunak suziri izpiritua jarraituz ziztu bizian atera zen bainan segituan gure "makinek" irentsia izan zen. Hala, lehen 200 metroetarako lasterketak iada norbera zegokion taldean kokatua zuen.
Aldapan izandako bilakaeraren datu zuzenik ez dudan arren korrikalarien helmugaratzea honela joan zen. Lehen postuan aurten ere Aitor sartu zen, berriro ere marka bikaina eginez gainera. Dena den aurkari gogorra izan zuen, Imanol-ek ia amaierararte eutsi baitzion Intxaurrondoko semeari. Eskerrak gaizki zegoela esan zigun lasterketa aurretik, bestela... Hirugarren postuan zertxobait atzerago Agirre iritsi zen. Diotenez asko findu du aurtengo Behobiara begira baina oraindik punttu bat falta zaio. Akaso jaso berri duen bisita dela eta? Endikak ere ez zuen huts egin eta laugarren heldu zen, aurreko urteko denbora hobetuaz. Urtez urte aurreko basapiztiei hurbiltzen doa. Bostgarren eta seigarren Unai eta Iñigo iritsi ziren, azken honek igoera guztian bizkarroi lanak egin zituelarik, errelebo bakar bat ere eman gabe. Zazpigarren Urki izan genuen, erritmo onean zihoan arren azken aldapak min egin ziola ziurtatu zuen helmugaratzean. Ostera Polek hartu zuen gaina. Igoeretan espezialista den arren momentu hauetan ez dago sasoirik onenean, San Silvestrerako erreserbatzen egongo ote da? Bederatzigarren whatsapp-ean edonor dardarka jartzeko gai den Julen iritsi zen, aurreko urteko denbora berdinduz. Badakigu bere helburua Abenduaren 31ean topera egotea dela, hortaz itxaron egin behar noraino iristeko gai den ikusteko. Hurrena, 3 minutuko atzerapenarekin, bere "artxiarerio" Alex izan zen. Posible da Iruñean burutzen ari den entranamendu luze horiek erresistentzia landu arren potentzia barik utzi dutela gizasemea. Goi-mailako txirrindularitzan moduan ikusi beharko bi handiak (Behobia eta San Silvestrea) topera prestatzea posible den ala ez... Eta amaitzeko aipatu Aldasororen estreinua. Sagas-ekin eginiko apustuak barruan duen lasterkaria azaleratu du eta azken hilabetean serio entrenatzen dabil. Herriak San Silvestre aurretik lasterketa batean parte hartzera bultzatu nahi du.
Azpian lasterketako denbora probisionalak jartzen ditut. Dena den gustatuko litzaidake norberak bai komentarioetan edo bai post-ean bertan karreran zehar izan zituen sentsazio edo istoriotxoez zerbait idaztea, blogari bixigarri pixka bat emateko asmoz.
1. Aitor 27:15
2. Imanol 27:17
3. Agirre 28:42
4. Endika 29:15
5. Unai R. 31:07
6. Iñigo 31:10
7. Urki 32:20
8. Pol 34:34
9. Julen L. 35:43
10. Alex 38:53
11. Unai A. 41:10
1. Aitor 27:15
2. Imanol 27:17
3. Agirre 28:42
4. Endika 29:15
5. Unai R. 31:07
6. Iñigo 31:10
7. Urki 32:20
8. Pol 34:34
9. Julen L. 35:43
10. Alex 38:53
11. Unai A. 41:10
Eta noski, eskerrak eman Zepe, Lertxundi eta Uxueri erreportari lanagatik eta emandako animo guztiengatik. Hurrengo urtera arte!!!

No comments:
Post a Comment