Atzerago joan dira Imanol, Urki, Iñigo eta Unai. Ipur masaila kargatu eta erritmoa moteldu behar izan du Imanolek. Pena berarentzat, baina haren laguntza ederki eskertuko zuten beste azkarrek. Kilometroa lau minututik beherako batazbestekoan egin dute, eta azken metroetan taldea hautsi du Urkiolak. Segundu gutxira sartu da Iñigo, eta atzerago Imanol. Rezabal hurrena. Partaidetza txalogarria guztiena ere.
Beste liga bat jokatzen zen atzean. Denboraldiko lehen agerraldia zuen gaur Alexek, eta ez da auntzaren gauerdiko eztula 15 kilometrokoarekin hastea. Amaieran, aitortu du bere "diesel" izaera, erritmoa aldatu ezinik. Olanok, bestalde, joan den igandeko sentsazioak konfirmatzea bilatzen zuen, eta, motelago joan bada ere, pozik amaitu du saioa. Alex helmugaratu da segundo batzuk lehenago, baina denbora hobea egin du Olanok.
Orobat, esan beharra dago Suziri taldeak aurpegi ezagunen atxikimendua eta babesa jasotzen jarraitzen duela. Perez Lasa lehen mailako epailea izan zen taldearen lehen saioa ikusi zuen pribilegiatua, eta Baumgartner ohorezko presidente izendatu zuen egun batzuetara taldeak. Gaurkoan, irteera ematekoa zenean, Aintzane Ezenarro Aralarreko kide ohiarekin hizketan aritzeko parada izan du gure ordezkarietako batek. Ezenarrok aitortu du bere lehen lasterketa zela gaurkoa, eta ziur zirudien 15 kilometroak aise burutuko zituela. Zorte ona opa dio taldeari.
Amaitzeko, Flygroupen lan kaskarra aipatu behar da beste behin. Kamixetan La Caixaren eta El Diario Vascoren iragarkiak jarri izanari gehitu behar zaio inskripzioaren prezioa eta horren truke jasotako jan-edan eskasa.
Hurrengo zita, Lasarte. Gero eta gutxiago falta da, goazen Suziriak!!!
Hauek izan dira emaitzak:
36. Endika: 52:56
48. Aitor: 53:28
313. Urki: 59:23
331. Iñigo: 59:30
333. Imanol: 59:44
411. Rezabal: 1:00:27
1751. Zabaltza: 1:12:24
1764. Olano: 1:11:33
Goo Suziri!
ReplyDeleteNIre partetik txukun landuriko karrera. Gantxoakin 5km arte, gero errekuperatuz eta nahiko ondo aurkitu naiz 10km arte. Talde bat etorri zaigu atzetik nahiko azkar eta Endika ta Ima jun dira. Nik kalanbre ditxozoen abixua sumatu eta hanka alatxa det. Ima orduantxe karrera osoa gukin eginda zena (10,5km), zas! bat batean geratu da seko. Endika pelean aurrera segi ta ni atzetik harrapatu nahian. Baino gaurkoan berriz ezin ta musloak txikiturik helmugara!!
Bakizue: No pain, No gain!! jjajajaj
Earra artikuloa. Aintzane Ezenarro irteeran eh? Oraintxen kotilleatu det eta 1:25... Makal zeok emakumea. Bueno, gu gurera, geure kamixeta gero ta famatugo egiten ari da. Aurreko hiru mutilak tiratzen ikustea kriston irudia zan.
ReplyDeleteGo Suziri go!