Suzirien artean Urki izan da azkarrena. Helburu nagusitzat martxoan ospatuko den Bartzelonako Maratoia du, baina bitartean Gipuzkoako herri lasterketa guztiak astintzeko asmoa du. Behin zapatila mixtoak jarrita ez da gai 3:50tik jeisteko eta ikusi beharko San Silvestrean zelako marka eskeintzen dien bere jarraitzaile sutsuei. Lehen kilometroa, aurrealdeko oilar guztiekin borrokatu beharrean ziztu batean egin du 3:22ko erritmoan. Halere segituan erritmoa jeitsi behar izan du bide erdian leherturik gera ez zedin. Hala, tarteko kilometroetan pixka bat baxutu ostean 3:38 min/km-ko batazbestekoaz amaitu du, azken kilometro indartsu batekin. Eneko Garin eta konpainia iada kikiltzen hasiak dira hurrengo denboraldiari begira. Ramadan luze bat, boladora batzuk eta laser depilazio batek zerura eraman dezakete gure amarako mutila.
"Zertxobait" atzerago helmugaratu dira Nekane eta Iñigo, gure Julenek horren gustoko duen Heidi style-ari ohore eginez armonia bikainean iritsiz. Beldurra zen bikotean errieta batean amaituko ez ote zuten baina azkenean gabon giroari ohore eginez zintzo eta kontzentraturik joan dira. Lasterketa orekatua egin dute gainera, 5:10 min/km-ko erritmoa ia uneoro mantenduz eta ibilbidean zehar arlekin, txarangalari eta pailazoekin lehiatuz. Arantza bakarra Giroki-ko tabernari "indartsua"-ren atzetik amaitzea izan da. Dena den anti-dopping kontrolen ostean ikusiko da atzo honek jandako tortilla-txaka guztiz garbia zen ala ez. Suspicious...
Lasterketa amaieran txorizo mokadu eta salda bero-beroa jaso dute korrikalari guztiek. Sari bikaina goizeko lanak amaiturik zituzten guztientzat. Iñigo eta Urkik ordea Amararaino korrikan bueltatzea erabakia zutenez sabel-hutsik bueltatu dira etxera, Unairen gidaritzapean.
Azkenik betiko moduan eskertu animatzera etorri diren taldekide eta supporter guztiei : Olano, Itsaso, Unai R., Ane eta Ander alkategaia. Horrela bai!!!
Argazkiak eta bideoak ikusi edo jeitsi nahi badituzute sakatu link-a.
Argazkiak eta bideoak ikusi edo jeitsi nahi badituzute sakatu link-a.

gora post-Odonismoa!
ReplyDelete.derzu
Kronika bikaina Iñigo! orain astebete aurretik Girokiman-i San Silvestrean egurra emateko! Good job!
ReplyDeleteBai, bai, San Silvestrean ez da gupidarik izango. Kontuz ibili beharko aste honetan Giroki-ko bokatekin badaezpada...
ReplyDelete